XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txarli sasikume-gizatxar hori ere han ezagutu omen dute, hango irakaslea baita.

Eta zertarako nahi dute unibertsitatean sartu?

Ba, orain biek sikologo izan nahi dutelako!

Sikologo!

Bolada batean Irene eta ama naturista-belarjale amorratu bihurtu ziren eta orduan, entsaladak eta almendrak ez zitzaizkigun faltatzen etxean nik arraultza frijitua urdaiazpikoarekin amets egiten nuen bitartean.

Gero eta gehiago protestatu, gero eta arroz integral eta era guztietako fruitu gehiago aurkitzen nituen mahaian bazkaltzeko...

Baina haurrak ez du zertan errejimen naturista egin beharrik!

Hori esan zion Irenek amari.

Eta geroztik, nik betiko txorizo bokatak eta hanburgesak lortu nituen.

Irene beti nire alde.

Beste bolada batean, biek gimnasia egiteari ekin zioten eta iluntzean elkartu, kaseta jarri eta saltotxoak ematen hasten zitzaizkidan jangelan, telebista dagoen lekuan hain zuzen!